'Herrizki' herri hizkera ikasteko aplikazioan hobekuntzak egin dituzte A.z.
Busturialdeko eta Gernikako herri hizkera ezagutzera ematea helburu duen mugikorrentzako jokoan berrikuntzak egin dituzte. Herrizki hobetze prozesuan, Artez Euskara Zerbitzuko garatzaileek zenbait nobedade egin dituzte.Orain taldean jokatzeko aukera em...
Orain taldean jokatzeko aukera ematen du Herrizkik. Asteko erronka ere izango da, horretarako barikuro galdera berriak txertatzen joango dira. Aplikazioaren IOS bertsioa ere sortu dute, Apple markako erabiltzaileek ere jolastu daitezen.
Herrizkin erabilera zabaltzeko sare sozialetan ere integratu dute aplikazioa, horrela Twiterren #herrizki gakoa erabiliz, honi buruzko iritzi eta albisteak berehala egongo dira eskuragarri.
Artez Euskara Zerbitzuak, herri hizkera ezagutzera emateko helburuarekin sortu zen aplikazioa da Herrizki. Erabiltzaileek eskualdearekin zerikusia duten bost jolas dituzte aukeran.