Eneko Meaurio eatar txirrindularia nagusitu da Aiarako Biran
Basati Bike-Busturia taldeko Eneko Meaurio eatarrak irabazi du Aiarako Bira, eta tarteko helmugetako mailot urdina ere jantzi du.Busturiako taldearen historian garaipen garrantzitsua da Meauriok lortutakoa, taldearen 32 urteetan lehenengo aldiz lortu b...
Busturiako taldearen historian garaipen garrantzitsua da Meauriok lortutakoa, taldearen 32 urteetan lehenengo aldiz lortu baitute lau etapako lasterketa bat irabaztea.
Lau ordu, 36 minutu eta 29 segundoko denbora pilatu du irabazleak. Ondoren, 42 segundoko aldeagaz bigarren sailkatu da Jon Sanchez Toyota Armentia taldeko txirrindularia, eta Jon Barrenetxea Gastronomia Baska-Avia taldeko txirrindulariak osatu du podiuma.
Azken lau asteburuetan jokatu dute Aiarako Bira. Otsailaren 27an lehiatu zuten lehenengoa, Okondon, eta zapatuan, Artziniegan lehiatu zuten laugarren etapa.
Azken etapan, Pablo Gutierrez izan zen garailea; Mario Apariciok egin zuen bigarren, eta Marcos Pison izan zen hirugarrena. Bestalde, Meauriok hamaikagarren amaitu zuen zapatuko azken etapa.