'Scrapbooking' tailerra eskainiko dute apirilean
Objektuak pertsonalizatzeko Scrapbooking teknika jorratuko duen tailerra antolatu dute apirilerako.
Tailerra Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean eskainiko da apirilaren 6an, 13an eta 20an, 19:00etatik 21:00etara.
Tailerrean parte hartu gura duten horiek, zabalik dute izena emateko epea. Horretarako, interesa duenak, Kultura Sailera jo beharko du.
Koadernoak, agendak, liburuak, argazki albumak eta bestelakoak norberaren gustura egokitzeko teknika da scrapbooking. Munduan asko zabaltzen ari den teknika da, eta gero eta jarraitzaile gehiago ditu.