Ordenagailuan ere joals daiteke
Aplikazioa etengabe eguneratzeko lanen barruan, orain taldean jokatzeko aukera ematen du Herrizkik. Asteko erronka ere izango da, horretarako barikuro galdera berriak txertatzen joango dira. Aplikazioaren IOS bertsioa ere sortu dute, Apple markako erabiltzaileek ere aplikazioa erabil dezaten.
Jokoaren erabilera zabaltzeko sare sozialetan ere integratu dute aplikazioa, horrela Twiterren #herrizki gakoa erabiliz, honi buruzko iritzi eta albisteak berehala egongo dira eskuragarri.
Artez Euskara Zerbitzuak, Busturialdeko eta Gernika-Lumoko herri hizkera ezagutzera emateko helburuarekin sortu zen aplikazioa da Herrizki. Joko izaera duen aplikazioan esaera zaharrak, asmakizunak, urkatuaren jolasa eta herrietako baserrien izenen asmakizunak lantzen dira.