Enpresak Garatzeko Euskal Agentziak (EGEA) diru laguntzak emango ditu, eta Busturialdekoak lagundu asmoz, hitzaldia emango du apirilaren 13an.
Berbaldi horretan emango dituzte Busturialdeko enpresak diruz laaguntzeari buruzko azalpenak. Horretarako, Eraikuntzaren Teknologia Berrien Berrikuntzarako Zentroan batuko dira. (Barrutiako Lanbide Heziketa Zentroaren aurrez aurre).
Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen lehiakortasuna hobetzeko daukan programaren berri ere emango dute jardunaldi horretan. Berrikuntza ez teknologikoa lagunduko dute, pertsonen esku hartzea, kudeaketa aurreratuan murgiltzea eta erakundeetan bikaintasun enpresariala bilatzea.
Informazio gehiago gura duenak telefono zenbaki honetara dei dezake: 94 625 63 92 (Lanbide Ekimenak Zentroa).