Urtero legez, dantza saioak hartu du protagonismoa Nabarniz eta EreƱoko dantza taldearen egunean.
Kabelinatxe eguna
Gernikako Elai-Alai, Foruko Urdaibai eta Ibarrangeluko Lorea dantza taldeetako ume eta gazteekin batera, Euskal Herri osoko dantzak egin zituzten atzo eguerdian, Nabarnizeko frontoian. Agintarienak eman zion hasiera saioari, eta Mahai gainekoak amaiera.
Triki poteoarekin girotu zuten gero herria, eta saldutako errifen zozketa ere egin zuten bazkalaurretik. Bi lagunentzako afaria eta gau baterako egonaldia zotz egin zituzten. Bi lagunentzako afaria 0702 zenbakidun errifa duenarentzat izango da (ordezko zenbakia: 0838), eta 0128 zenbakidunak irabazi du gau bateko egonaldia (ordezko zenbakia: 0227).
Argazki galeria hemen ikusgai: