Complutense Cisneros sailkapeneko hirugarrenari 16-14 irabazi zieten herenegun.
Gernika Rugby taldeak indartsu ekin zion norgehiagokari. Baina, talde madrildarrak lortu zuen eguneko lehen entsegua. Hala ere, Jamie Ferran basurdeari esker, etxekoak markagailuan aurretik jartzea lortu zuten atsedenaldira heldu aurretik.
Atsedenaldiaren ostean, bi taldeak parekatuta ibili ziren, eta 13-7-ko markagailutik 13-14 jartzera pasatu ziren. Izan ere, Joel Sclavi etxeko jokalariak txartel horia ikustea asko igarri zen jokoan. Baina, basurdeak ez zeuden amore emateko prest, eta Jamie Verranek gernikarrak aurretik ipintzea lortu zuen: 16-14. Azken minutuak luze joan ziren bai jokalarientzat eta baita Urbietan bildutako zaleentzat ere.
Etengabeko euriak eta zelaian pilaturiko basatzak baldintzatu zuten neurketa.
Argazkia: Gernika Rugby Taldea.