Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak
plan berezia eskainiko du Aste Santuko oporraldian.
Turismo Bulegoa
Kultur ondasuna erakutsi asmoz, Juntetxea, Bakearen Museoa, Euskal Herri Museoa edota Astrako babesleku antiaereoa bisitatzeko aukera emango die hiribildua ikustera datozenei. Horretarako, leku horietarako sarrera doakoa izango da martxoaren 24tik urriaren 31era bitartean, astelehenetik larunbatera, goizeko 10.00etatik arratsaldeko 18.30era.
Horrez gain, Turismo Bulegoak herria ikusteko bisita gidatuak antolatuko ditu baita ere eta Gernikako historia gertutik ezagutzeko aukera bikaina izango da. Bisita horiek martxoaren 24tik 27ra egingo dituzte, eta dohainik izango dira. Biltzeko gunea Turismo Bulegoa bera izango da. Interesa duenak aldez aurretik kontaktuan jarri daitela Turismo Bulegoarekin telefono honetara deituta: 94 625 58 92.
Gainera, Aste Santuan ordutegi zabalagoa izango du Turismo Bulegoak; hain zuzen, 10:00etatik 19:00etara emango du zerbitzua.