Abu Dhabin hasiko da aurten txapelketa, eta Dakarraren ostean pilotu ereñarrak parte hartzen duen lehen lasterketa izango da.
Apirilaren 2tik 7ra lehiatuko dute aipatu lehen lasterketa.
2016ko Munduko Rally txapelketan bost lasterketa egingo dituzte, eta Aranak horietatik hirutan egotea espero du. Hain zuzen ere, Abu Dhabi-ko probaz gain, Cerdeñako (Italia) eta Marokoko (Afrika) lasterketetan parte hartzeko asmoa dauka.