BBK sariketako finalak ihes egin die Busturialdeko bertsolari gazteei. Bilboko Kafe Antzokian jokatu zuten finala atzo, Hego Uriberen aurka.
Atzoko finaleko irudia
Hego Uribek 404 puntu lortu zituen; Busturialdeak, berriz, 393.
Busturialdeari dagokionez, 18 urtera artekoen taldean honakoek parte hartu zuten atzoko finalean: Beñat Bilbao Landa, Enare Muniategi Etxabe eta Lurdes Ondaro. 19 eta 24 urte bitarteko taldean, berriz, Gurutz Uruburu Ibarguengoitia, Ibai Amillategi Omaetxebarria eta Koldo Gezuraga Seijido aritu ziren bertsotan.
Bizkaiera onenaren saria ere banatu zuten atzo; hori bai, Busturialdeko taldeko
Lurdes Ondaro Malleak jaso zuen.
Itxaro Juaristi Olaetxea ibili zen atzo aurkezle lanak egiten. Epaimahaia Alaitz Etxanobe Bereziartuak, Leire Etxebarria Gazteluk eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu zuten. Idazkari lanetan, berriz, Jurgi Fuentes Goikoetxea aritu zen.
Sei eskualde
Otsailaren 17an ekin zioten Bizkaiko Bertsolari Gazteen Txapelketari, eta guztira 48 bertsolarik parte hartu dute, eskualde bakoitzetik seina ordezkarik. Hain zuzen ere, eskualde hauek parte hartu dute aurten: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta.