Sofia Gandarias margolaria urtarrilean zendu zen Madrilen. Argazkia: Yehudi Menuhin Fundazioa
Margolari gernikarra omentzeko erakusketa bat egongo da
apirilaren 18ra arte. Bertan ikusgai dira Gandariasek Gernika-Lumoko herriari oparitu zizkion zenbait margolan.
Ricardo Abaunza Kultur Etxeko zuzendariaren hitzetan, asmoa
erakusketa xumea egitea izan da; Gernikakoa izan arren, bertan oso ezaguna izan ez den margolari honi omenaldia egitea eta herriari ezagutzera emateko.
Erakusketako artelan nagusia
Gernika izeneko zazpi metroko triptikoa da, eta 1999an oparitu zion Gernikako herriari. Oihalean olioz eta collage elementuekin egindako margolan honek Gernikako bonbardaketa irudikatzen du gordintasun handiz. Triptikoaz gain, erakusketan Gandariasen beste sei margolan daude, antzeko tematikarekin.
Sofia Goiriena Gandarias, Gernikan 1951ean jaioa, urtarrilaren 23an zendu zen Madrilen, baina
lan piktoriko oparoa utzi du munduko museo eta bilduma garrantzitsuenetan.
Askorentzat ezezaguna, Gandariasek Gernikan eta Arratzuko familiaren baserrian pasa zuen haurtzaroa.Gernikako Institutuan ikasi eta gero, Madrilera joan zen Arte Ederrak ikastera.
Ez zen oharkabean pasatzen zen emakumea bere ile horiak eta hazpegi ederrek aparteko edertasuna ematen zioten.
Besteak beste, 1
970ean Miss Castilla eta
Miss España izendatu zuten eta irudiaren eta iragarkien munduan ibili zen. Amazonaz jantzita, garaiko brandy marka ospetsu batentzat iragarki famatu bat egin zuen eta
Juan Gyenes argazkilariaren modeloa izan zen.
Jasotako sarien artean, Frantziako errepublikak Arteen eta
Letren Zalduna (2005) eta
Ohorezko legio (2010) tituluak eman zizkion, egindako ibilbide artistikoagatik.
Txikitatik izan zuen margotzeko grina eta bere garaiko trajediek eta pertsonaiek iradokitako hainbat margolan egon zituen biziguztian zehar.
Kokoscka, Dolores Ibarruri Pasionaria, Salvador Dalí, García Lorca, Gabriel Garcia Marquez eta garaiko hainbat pertsonaien irudiak erabili zituen bere obretan. Halaber, 2011ko New Yorkeko dorre bikien atentatua edo Madrileko 2003ko martxoaren 11ko atentatuak ere irudikatu zituen, teknika piktoriko ezberdinak erabiliz.