2013ko maiatzean Bilboko La Casillan debutatu zuen morgarrak.
Morgako boxealaria Lazslo Toth hungariarraren kontra borrokatuko da. 20:00etan hasiko da Bizkaia frontoian boxeo jaialdia.
Hain zuzen ere, azken borrokaldia izan zuen lekura itzuliko da Morgako errebolberra. Abenduaren 19an borrokatu zen azkenengoz, eta orduan, K.O-z gainditu zuen Kim Poulsen.
Biharko borrokaldian WBA –World Boxing Association–nazioarteko titulua jokatuko dute, Welter pisuaren modalitatean.
Bestalde, Nerea Pascual bilbotarra Katie Diaz andaluziarraren kontra borrokatuko da, Espainiako WAKO titulua lortzeko lehian.
Aurreko astean Europar Batasuneko gerrikoa lortzeko hautagaitza ofiziala eman zioten morgarrari. Europako sailkapen zerrendan zazpigarren dago.
Lejarragak profesionaletara jausia egin zuenetik, hamahiru borrokaldi lehiatu ditu, eta denak irabazi ditu–hamar K.O-z–.