Busturialdeko bertsolari gazteek Bilbon jokatuko dute gaur BBK txapelketako finala
Era berean, 18 urtetik beherakoetan Ander Anakabek, Enare Muniategik eta Iker Garitagoitiak osatuko dute Hego Uribeko taldea. 19 eta 24 urte bitartekoen atalean, ostera, Txaber Ormazabal, Andere Molinuevo eta Peio Molinuevo ariko dira lehian.
Ondokoek izango dute bertsolarien lana epaitzeko ardura: Alaitz Etxanobek, Leire Etxebarriak eta Miriam Juaristik.
48 bertsolari
Otsailaren 17an ekin zioten Bizkaiko Bertsolari Gazteen Txapelketari, eta guztira 48 bertsolarik parte hartu dute, eskualde bakoitzetik seina ordezkarik. Hain zuzen ere, eskualde hauek parte hartu dute aurten: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta.