Jakoba Errekondok berbaldia emango du etzi, Bedanonan
Karabi Kultur elkarteak gonbidatuta Bizi Baratza. Garaikoa garaian garaiz liburuaren nondik norakoak azalduko ditu Jakoba Errekondok etzi, Eako Bedarona auzoko eskolan. 10:00etan hasiko da ekitaldia.Landare, lore, zuhaitz eta barazkien inguruko informa...
Landare, lore, zuhaitz eta barazkien inguruko informazioa eman, eta herritarren zalantzak argituko ditu. Egilearen hitzetan, baratzezaintzan falta zen ikuspuntua lantzen du liburuan, eta hainbat aholku biltzen ditu, modu atsegin eta ulerterrazean.
Errekondok iaz kaleratu zuen baratzezaintzari buruzko liburua, eta Euskal Herrian herriz herri dabil bere lana aurkezten.