Alex Sardui abeslaria EH Bilduko Batzar Nagusietako ahaldun izendatu zuten atzo
Gatibu eta Exkixu taldeetako abeslariak, atzo hartu zuen jesarlekua Gernikako Batzar Nagusietako osoko bilkuren aretoan. Sardui Idoia Fernandezen batzarkidearen ordez sartu da Batzar Nagusietan, EH Bildu alderdiarekin.
