Manuel Lekuona saria jaso du Joan Mari Torrealdai foruarrak
Euskal Kulturan «eredugarri» eta «erreferente» izateagatik eman dio Eusko Ikaskuntzak saria. Bere lana kolektibo oso baten barruan sentitzen du TorrealdaikEuskal kulturaren alde Joan Mari Torrealdaik (Forua, 1942) egindako lana saritu du Eusko Ikas...
Euskal Kulturan «eredugarri» eta «erreferente» izateagatik eman dio Eusko Ikaskuntzak saria. Bere lana kolektibo oso baten barruan sentitzen du Torrealdaik
Euskal kulturaren alde Joan Mari Torrealdaik (Forua, 1942) egindako lana saritu du Eusko Ikaskuntzak. Hain zuzen ere, Manuel Lekuona saria eman dio euskal kulturan «eredugarri» eta «erreferente» izateagatik.Torrealdaik hala eskatuta, Martin Ugalde kultur parkean egin zuten zapatu goizean sariaren banaketa ekitaldia, Andoainen, hain zuzen. Hainbat izan ziren ekitaldira hurbildu ziren lagunak; Euskalgintzako pertsona ezagunak bertaratu ziren, bai eta instituziotako hainbat ordezkari ere.
Eusko Ikaskuntza 1983. urtean hasi zen Manuel Lekuona saria ematen. Euskal kulturaren alde ari direnak goraipatzea du helburu sariak.
«Esker onez» jaso zuen saria foruarrak, eta bere lana kolektibo oso baten barruan sentitzen duela aldarrikatu zuen: «Erraldoi askori zor dio, ez izar eta ez eguzki den honek, zuen aurrean egotea».