Ondarroako arrantzale ohi bat izango da jardunaldian. Argazkia Nerea Bedialauneta.
Lurgozo elkarteak antolatuta, barikuan jardunaldi bat egingo dute Astran, adituen ekarpenekin eta afari bategaz. Itsasoen egoeraz jabetzeko eta arrantza jasangarri baten aldeko kontzientzia pizteko, Nola uztartu itsasoaren kontserbazioa eta arrantzaren aktibitatea epe luzean?
Ekitaldia barikuan,
martxoaren 18an izango da, 19:00etan hasita.
Adituen aurkezpenak bukatzean sasoiko produktu ekologikoez osatutako
afaria prestatuko dute Ortutikahora elkartekoek.
Hasierako aurkezpenaren ondoren, Munduan dauden arrainak desagertuko balira galderari erantzuten dion
Sea Legend dokumentalaren proiekzioa egingo dute. Film labur horrek Euskal Herriko hegalaburraren egoera larria zabaltzea dauka hel-
buru.
Dokumentalaren aurkezpena
Javier Lopez itsas teknikari eta kontserbazio adituaren eskutik izango da. Bera Oceana fundazioko kidea da, eta dokumentalaren ideia nola jaio zen azalduko du.
Ondoren, Kantauri itsasoko biodibertsitateaz ariko dira, eta hori mantentzeko Oceana elkartearen proposamenak azalduko ditu Lopezek. Kantauri itsasoaren aberastasun ekologikoa nola kontserbatzeko argibideak emango ditu, hain zuzen ere.
Ostean,
Ondarroa 12 milla plataformako kideek Kantauri itsasoko arrain-kalen egoera azalduko dute. Horretarako, 31 urtez arrantzalea eta LAB sindikatuaren arrantzaleen buru izan den
Leo Belaustegi egongo da Astran.
Belaustegik Ondarroa 12 milla plataformaren proposamenak azalduko ditu, epe luzean arrantza eta itsas ingurumena zaintzeko.
Olasagasti Kontserben arrantza iraunkorraren eta ekologikoaren produktuen aurkezpenagaz bukatuko dira hitzaldiak.
Kontserba enpresakoek azalduko dute nola egiten duten kontsumitzaileaengan ingurmumena zaintzeko kontzientzia pizteko, saltzen dituzten itsas produktuen bitartez.
Afarirako informazio gehiago lortzeko edo erreserbak egiteko, ortutikahora@gmail.com helbide elektronikoa jarri dute eskuragarri antolatzaileek.
Lurgozo, urdaibaiko kontsumo ekologikorako elkarteak, udaberriari begira kutsadura elektromagnetikoa, plastikoen erabilera eta lan osasunaren inguruko jardunaldiak antolatuko ditu apiril eta maiatzean.