Argazkia: Ereñoko Gerandape Kirol Kluba.
Bi ordu, 22 minutu eta 30 segundutan egin zuen 86 bat kilometroko ibilbidea. Haren atzetik, hamalau segundora helmugaratu zen Teodoro Casabal, eta David Busto, berriz, Larrearengandik 41 segundora heldu zen, Raul Portillo laugarrenagaz batera.
Hala, Euskadiko txapelketaren barruan, Master 30 kategorian Larrea izan zen azkarrena, eta haregaz batera, David Bustosek eta Iurgi Etxeandiak osatu zuten kategoria horretako podiuma. Etxeandia Larrea baino minutu bat beranduago heldu zen helmugara.
Bestalde, Master 40 kategorian Teodoro Casabal izan zen onena. Raul Portillo bigarrenari 27 segundoko aldea atera zion, eta Ibon Garmendia hirugarrenari, berriz, 46 segundoko aldea atera zion.
Argazkia. Ereñoko Gerandape Kirol Kluba.
Argazkia. Ereñoko Gerandape Kirol Kluba.