Lanbide Ekimen Zentroak, DBHko ikasleentzat eta langabezian dauden 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, bizikletak konpontzeko eta berritzeko doako ikastaro bat emango du apiriletik uztailera.
Ikastaroa apirilean hasi eta uztailean bukatuko da
Izen ematea martxoaren 21 arte egongo da zabalik Gernikan, Alondiga kaleko 6. zenbakian.
Ikastaroa goizez izango da 5 orduko klaseekin, bertan, kontzeptu teoriak eta praktikoak bereganatuko dituzte ikasleek, lan munduan hasteko aukerak izan ditzaten.
Eskuragarri dago informazio gehiago 946 25 57 58 telefonoan.