Argazkia: Bermeo Arraun.
Herenegun, hamasei minutu eta 42 segundoko denboragaz nagusitu ziren Bermeo Arraun taldeko seniorrak. San Juan sailkatu zen bigarren, hamazazpi segundora, eta Portugalete hirugarrenak 17 minutu pasatxoan amaitu zuen proba.
Halaber, Mundakako eta Bermeoko arraunlariekaz osaturiko trainerua bederatzigarren sailkatu zen, hamazazpi minutu, 48 segundo eta sei ehuneneko denboragaz.
Bestalde, emakumezkoetan Astillerok eta Colindresek bakarrik parte hartu zuten, eta etxekoak nagusitu ziren. Hamabost minutu eta 41 segundo egin zituen irabazleak, eta Colindresek, berriz, hamasei minutu eta 29 segundo behar izan zituen proba amaitzeko.
Era berean, beteranoen mailan ere bi traineru bakarrik egon ziren: Arkote eta Pontejos. Hemezortzi minutu eta 49 segundoko denbora egin zuen Arkote irabazleak, eta Pontejosek hemeretzi minutuko denbora markatu zuen.
Sailkapena:
- Bermeo: 16:42.
- San Juan: 16:59.
- Portugalete: 17:00:28.
- San Juan B: 17:00:48
- Pedreña: 17:22.
- Deusto: 17:34.
- Castropol: 17:40.
- Hondarribia: 17:43.
- Mundaka: 17:48:06.
- Kaiku: 17:48:33.
- Getxo: 17:49.
- Santurce: 17:50.
- Iberia: 17:57.
- Castreña: 18:02.
- Camargo: 18:20.
- Laredo: 18:43.
- Colindres: 19:02.