Bermeoko Erroxape Emakumeen Elkarteak narrazio laburren lehiaketaren sari banaketa egin zuen atzo iluntzean.
Ipuin laburren sari banaketa
Lehiaketaren 21. edizioa izan da, eta euskarazko zein gaztelerazko lanik onenak saritu dituzte. Euskarazkoen artean, aurten sari bakarra ematea erabaki du epaimahaiak; hain zuzen, Imanol Markaidaren
Itxaropen Izpia lana sarritu dute aurten.
Gaztelerazko lanen artean, aldiz, hiru sari emn dituzte guztira. Iker Aguadoren
Alzar el Vuelo lanari eman diote lehen saria; Patxi Migelaren
El Velo lanak hartu du bigarren saria, eta Milagros Veraren
Un dia en la memoriak accesita hartu du.
Sari banaketa aurretik, Leticia Urretabizkaiak, Amaia Elorzak eta Ageda Bilbaok andrazkoen nekazaritza eremuari buruzko hitzaldia eman zuten. Ondoren, Erroxape abesbatzaren kantu emanaldia ere izan zen.