Borroka zapatistak feminismoari egin dion ekarpena izan du hizpide Sylvia Marcos ikertzaile eta irakasle mexikarrak gaur eguerdian, Astran. Indigenen borrokak feminismoan nola eragin duen azaldu du, eta zapatisten lurraldeetan emakumeek duten papera ere azaldu du. Hango emakumeek AEBetatan eta Europan garatutako teoria filosofikoei bestelako ekarpenak egin izan dietela ean du Marcosek, feminismoa ulertzeko beste modu bat dutelako. Emakume haien borrokatik eraiki dute Mexikon iraultza zapatista, eta emakumeek duten papera lehentasunezkoa dela esan du Marcosek.
Sylvia Marcos, gaur, Astran
Lurralde zapatistetan herritarren esanari kasu eginez agintzea dute oinarri, mendebaldeko herrialdeetan gertatu ez legez. Gizarte eta politika eredua horizontala dute oinarri eta helburu, Marcosek azaldu legez: “Proposamen iraultzailea da haiena, etxean hasi eta politiketan bikalatuko direnak”. Patriarkatua garaitu eta demokratizazioa dute helburu, eta, Marcosek esan legez, eredu hori errealitate bilakatzeko proposamen politikoak lantzen ari dira.
Hala, borroka horretan feminismoak duen lekua nabarmendu du, eta munduko beste leku askotan ez bezala ulertzen dutela feminismoa. Zapatistek bere egiten duten esaldi bat jari du adibide:
Berdinak gara, desberdinak garelako. Zapatisten proposamen filosofiko horren oinarria elementu ezberdinetan dagoela esan du Marcosek, elementu desbedin horiek elkarren osagarri direlako. Desberdinatsun horretatik abiatuta eraiki dituzte errespetuan oinarritutako elkarrizketak, eta desberdinak izan arren, denek balio bera dutela ulertzen dute.
Mendebaldeko herrialde gehienetan feminismoa “hegemonikoa” dela esan du mexikarrak, eta botere estamentuetatik bultzatutakoa dela askotan. Horregatik, dio, zapatistek ez dutela bat egiten borroka feminista horrekin; “beraiena ez delako sistema hierarkiko baten inposatutako feminismoa, sakonagoa da”, esan du Marcosek. “Gizonezkoekin batera ari dira beraien autonomia garatzen, eta elkarrekin ari dira sistema berria sortu nahian”.