Gaur, 11:00etan,
zabaldu ditu ateak eta hilaren 20ra arte bisita daiteke. Lehenengo orduetan,
herritar ugari bertaratu dira berritasunak ikustera.
Herritarrak azokan
Aurten, iazko salmahai kopuru bera daude azokan;
hamabost, hain zuzen ere.
Lamerako salmahaiak goizez zein arratsaldez egongo dira zabalik bisitarien eskura;
11:00etatik 13:30eara bitartean eta
17:00etatik 20:30era bitartean.
Idazleek ere azoka bisitatuko dute asteburuetan; hain zuzen ere, Jon Arretxe, Jose Jabier Abasolo eta Miren Palacios idazleak bertaratuko dira, eta euren liburuak sinatzen egongo dira.
Aurreko urteetako modura, euskal berritasunek, liburu zein diskoek,
%10eko beherapena dute.
Gaur goizeko zenbait irudi: