Bizkaiko elizaren IV. eta V. bikarietako parrokietan dabiltzan gazteek, topaketa egingo dute bihar Gernika-Lumon. Andra Mari Parrokian egingo duten elizkizun batekin emango diote hasiera egunari. Gero, ekitaldiak San Fidel Ikastolan egingo dituzte.
San Fidel Ikastolan egingo dituzte ekintzak
Goizean hasita, ongi etorria, ginkana, jokuak, tailerrak eta ekintzak egingo dituzte. Arratsaldean, berriz, musika saioa egingo dute. Ekitaldi horretan parte hartuko du, baita, Gernikaldeko elizaren Kosnoaga Gazte Taldeak . Helburua herri ezberdinetako parrokietako 500 gazte inguruk elkar ezagutu eta egun eder bat igarotzea da.