Zapatismoa eta feminismoa izango ditu hizpide Sylvia Marcos aktibista mexikarrak zapatuan, Astran emango duen hitzaldian.

Sylvia Marcos
Gernika-Lumoko Asunek talde feministak antolatu du berbaldia, eta 12:00etan hasiko da. Zapatismoak borroka feministari egin dizkion ekarpenak azalduko ditu mexikarrak, begirada deskolonial bat aurkeztuz.
Asunek taldeak martxo feministaren egitarauaren baitan antolatu du hitzaldia. Hala, hil honetan zehar, bestelako ekimenak ere egingo dituzte.