
Peio Bilbao bere taldekideekin atzoko lehen etapan (taldekako proba). Argazkia: Tirreno-Adriatiko.
Caja Rural taldeko txirrindulari gernikarra estreinako parte hartzen ari da Italiako lasterketan. Atzo hasi, eta martitzenean amaituko da proba.
Camaiore eta Pomarance artean 207 kilometro egin dituzte gaurko bigarren etapan, eta 126.en amaitu du Bilbaok. Gaurko etapa irabazita, Zdenek Stybar txekiarra da liderra. Stybarrek bost ordu eta hamar minututan amaitu du etapa, Bilbao, berriz, bost minutu eta 57 segundora heldu den taldean helmugaratu da.
Germikarra 123.ena da sailkapen orokorrean, liderrarengandik zazpi minutu eta 39 segundora.
Biharko etapan 176 kilometroko ibilbidea egingo dute txirrindulariek. Castelnuovo Val di Cecinan hasi eta Montalto di Castron amaituko dute.