Lekuek festibalarekin bat egin gura izan dute motozaleek ere. Hain zuzen,
scooterrak gustuko dutenak bilduko dira zapatuan, Gernika-Lumon.

Scooterada Lekuek ekimenaren lehen edizioa, iaz
Bigarren urtez antolatu duten ekimenean
Urdaibai ezagutzeko aukera izango dute. 10:30ean batu, eta eskualdetik buelta egingo dute, motor gainean. Kortezubirako bidea hartuta, Nabarniz, Ereño, Ibarrangelu, Elantxobe, Kanala eta Gautegiz Arteaga zeharkatuko dute. Handik, Kortezubira buelta eta Gernika-Lumon amaituko dute ibilbidea.
Ibilbidean, gainera, sorpesatxuren bat edo beste izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Hain zuzen, Ereñora heltzean
Txomin Arana pilotua izango dute zain, moto irteeran parte hartzen duten lagunekin kilometro batzuk egiteko.
Scooterada Lekuek ekimenaren bigarren edizioa izango da aurtengoa, eta arratsalde-iluntze parterako kontzertuak ere antlatu dituzte. Hain zuzen,
The Allnighter’s taldeak eta
The Bluestown Sheriffs bikote gernikarrak joko dute Jai Alai frontoian, 19:00etatik aurrera. Kontzertuek hasi aurretik, baina,
Vespa solidaria ekimenaren barri emango dute.
Zozketaren aurkezpena
Scooter zaleak biltzen dituen Bilboko talde batek antolatzen du
Vespa solidaria ekimena, eta aurtengoa hirugarren zozketa izango da. Vespa motor bat sari, biltzen duten dirua Down sindromea dutenak laguntzeko fundazioari emango diote aurten.
Zozketan parte hartzeko txartelak hainbat lekutan eros daitezke, baita Interneten ere,
www.noesporlavespa.com atarian. Zozketa ekainean egingo dute.
Lekuek asteburuan
Joan den domekan hasi zen Gernika-Lumoko Lekuek festibala. Astebetez, hainbat kontzertu eta musikarekin lotutako ekimen ugari dakartza herriko txoko desberdinetara.
Gaur bertan DJ tailerra eta hitzaldia emango dituzte Astran, eta kontzertuak Iparragirren eta Lizeo Antzokian. Bihar eta etzi ere hainbat kontzertu izango dira Gernika-Lumoko lekuetan. Programazio osoa ikusi gura duenak jaialdiaren webgunean kontsulta ditzake ekimen denak: www.gernikakolekuek.com.