Hain zuzen ere, Bermeo aukeratu dute urteroko batzar orokorra egiteko. Euskal Herritik etorritako 90 txistulari batuko dira, eta Arrantzaleen Museoan batzartuko dira. Besteak beste, zuzendaritza berria aukeratuko dutela azaldu dute.

Bermeoko Kankinkabara Txistu Taldeko txistulariak, San Anton egunean
Batzartu aurretik, Bermeoko Udalak harrera egingo die bertaratatuko txistulariei. Ondoren, diana joko dute Gizarte eta Kultura Etxetik hasi eta Goiko plazaraino. Eguerdian, berriz, kontzertua eskainiko dute, Lameran. Anaitasun bazkariarekin emango diote amaiera egunari.