Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak, elkarbizitzaren aldeko apustuari eutsita,
kultur aniztasuna eta elkarbizitza sustatzeko eta bideratzeko lanean dihardu azken urteotan. Horren baitan, udaleko langileriari zuzendutako formakuntza eta sentsibilizazio ekintzak antolatu izan dituzte, eta aurten ere egin dute. Guztira, zazpi mintegi antolatu dituzte, eta udaleko
200 langile eta arduradunek parte hartu dute.

Udaleko langileak mintegietako batean
Mintegietan parte hartu dutenen artean honakoak daude: ordezkari politikoak, sail guztietako teknikariak, arreta zuzena eskaintzen duten teknikariak, etxez-etxeko zerbitzuan lan egiten dutenak eta zaharren egoitzan lanean dabiltzanak, udaltzaingoa eta zerbitzuetako langileak. Mintegiak IKUSPEGIko Inmigrazioaren Euskal Behatokiko profesionalek eskaini dituzte.
Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko presidente Benito Ibarrolazak adierazitakoaren arabera, «mintegi horien helburua kultur-aniztasunari buruzko gaietan
sentsibilizatzea da». Horretarako, dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Bermeoko gaur egungo egoeraren berri eman diote parte hartzaileei, eta populazioaren artean zabalduenak dauden inmigrazioarekin lotutako diskurtsoak, jarrerak, aurreiritziak eta esteoreotipo negatiboak eztabaidatu dituzte, besteren artean.
Mintegi horien bitartez, profil ezberdinetako udaleko langileek inmigrazioaren inguruko datuak ezagutzea lortu dutela azaldu du Ibarrolazak.
«Ezinbestekoa» da haren esanetan, ekimen «aitzindari» hauek martxan jartzea kultur aniztasunean eta elkarbizitzan aurrera egiteko. Hala, mintegien
balorazio «positiboa» egin du Ibarrolazak.