115 txirrindularik lehiatuko dute Ereñoko Master Saria
Euskadiko Txapelketetako lasterketa da, Master 30, 40, 50 eta 60 kategorietan
Euskadiko txapelketen proba honetan lau kategoria desberdinetako txirrindulariek parte hartuko dute. Master 30 kategorian, 30 eta 40 urte bitartekoak ariko dira, Master 40-an, 40 eta 50 urte artekoak, Master 50-ean, 50 eta 60 urte bitartekoak, eta Master 60-an, 60 urtetik gorako txirrindulari beteranoak.
Bestalde, 23 urtetik 30 urtera artekoek ere lasterketa egin ahal izango dute, baina, horiek ez dute lehiatuko.