Asteburu honetan Huescako Linza herrian (Aragoi, Espainia), Nafarroarekin mugan, burutu den
Euskal Herriko Mushing Txapelketan, bi txakur eta lerako modalitatean nagusitu da
Iskander Rodriguez arratzutarra. Azaldu duenez, eroritako elurra izan da txapelketako parterik gogorrena; «odisea» bezala deskribatu du asteburuko proba.
Iskander Rodriguez Euskal Herriko Mushing Txapelketaren 8 txakurreko proban. Argazkia: Iskander Rodriguez
Hurrengo asteburuan Baqueira Bereten
Espainiako txapelketan Zortzi txakurreko proban izango dela aurreratu du Rodriguezek. Lasterketa honetako finalistak Europako Txapelketan egongo dira, eta arratzukoak onenen artean egoteko aukerak dituela uste du.
Zortzi txakur eta lerako lasterketan ere, hirugarren postua lortu du. «Asteburuan parterik gogorrena, zapatutik domekara erori ziren 50 zentimetroko elurra izan zela nabarmendu du. «Jende asko parte hartu gabe gelditu da, ezin izan direlako heldu ere egin, eta gainera, elurra zapaltzen zuen makina apurtu egin zen. Beraz, elurra bigun-bigun zegoen, eta txakurrentzako lasterketa gogorra izan zen», adierazi du.
Lortutako emaitzagaz pozik agertu den arren, proba horiek entrenamendu moduan hartzen dituela esan du, «txakur gazteak ikasten joateko». Berak, urtarril honetan parte hartu zuen
La Grande Odyssee bezalako lasterketetan prestatzen
jarraitu nahi du.