Maite Gurrutxaga marrazkigilearen
Habiak liburua landuko dute Bermeoko irakurleen txokoan. Hain zuzen ere,
bihar batuko dira, 18:30ean, Bermeoko Udal Liburutegiko hirugarren solairuan.
‘Habiak’ liburuaren azala
Egilea bera,
Gurrutxaga, saioan izango dela azaldu dute. Modu horretan, parte hartzaileek beragaz zuzenean, komiki formatuan egindako liburuaren gainean berba egiteko eta iritzia emateko aukera izango dute.
Abiadura handiko trena haren lurretatik pasatzen dela-eta, baserria galdu duen Simon zaharraren, eta Balkanetako gerra atzean utzita, Euskal Herrira heldu den Selma erizain bosniarraren arteko harremana da liburu horren ardatza. Desterratutako hegaztiei buruzko liburua da, hegan egin ahal izateko sustraietara bueltatu behar dutenen istorioa.
Irakurleen txokoa,
hilean behin batzen da. Hurbiltzen direnek, euskarazko liburu bati buruz egiten dute berba. Ekimen horren bitartez, euskarazko literaturaren irakurzaletasuna sustatu gura da eta euskaraz idazten duten idazleak ezagutzera eman, gainera. Horrez gain, talde egonkor bat sortzea da horien asmoa.