Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen (EHAZE) helburu nagusia euskarazko antzerkigintzaren eskakizunei erantzutea, euskal gizartegintzan eta kulturgintzan antzerkizaleen ahalegina bideratzea da.
Eneritz Artexe gernikarra da Euskal Herriko antzerkizaleen buru berria
Helburu horrekin, EHAZEk euskarazko antzerkigintza eta zaletasuna jomuga duten era guztietako ekintza eta jarduerak bultzatzea du bere zeregin nagusitzat, ume, gazte zein helduei zuzenduak izan.
«Ez dago sarerik, ez dago plangintzarik, ezta dirurik ere», adierazi du Eneritz Artetxek. «Esangura horretan, maparena planteatu da, jakiteko zer talde eta zer eskola dauden; horretarako, ikerketa bat, transmisiorako plangintza bat behar da», azaleratu du elkarteko buru berriak.
EHAZEk erronka handiak dituela ere adierazi du Artetxek eta elkartearen finantzaketa arazoa egonda ere, sare bat sortzeko, egitura bat egitea beharrezkoa dela ere nabarmendu du berak.
Eneritz Artetxeren esanetan, elkartearen baitan mekanismo batzuk aldatu behar dira, azken urteotan «urtekaririk gabeko kalezulo batean ibili delako EHAZE».
Konponbidea bilatzeko ahaleginaren beharra agertu du Artetxek: «gauza asko lortu dira, gauza asko sortu dira ezerezetik, baina aurrera egiteko, zerbait apurtu beharra zegoen, dinamika bat apurtu eta jende berria sartu, bestela ez aurrera ez atzera geratzeko arriskua egon da».