Emakumeen eskubideen defentsan oraindik ere egitekoak daudela aldarrikatzeko eguna da gaurkoa.
Han eta hemen, ekitaldi ugari egingo dituzte; aldarrikapenek, baina,
jarraipena izango dute asteburuan.
Arrantzaleen Museoko hirugarren solairuan bisita daiteke erakusketa
Emakumeen Nazioarteko Egunagaz batera
, Gure lehengo andran gorabeherak erakusketa ikusgai jarri dute Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Emakume bermeotarrak dira erakusketako protagonistak; izan ere, garai batean, arrantzaleak itsasoan egoten ziren bitartean, emakumeak izaten ziren gainontzeko guztiaz arduratzen zirenak. Hitzarmen komertzialak egiten zituzten, senarraren parte hartzerik barik; andreek saldu, erosi, erabaki eta gobernatu egiten zuten, etxeko zuzendari bakarrak ziren. Hori guztia, argazkien bitartez islatu gura izan dute, eta museoko hirugarren solairuan sortu dute horientzako txokoa. Bermeoko andreen erakusketa,
maiatzaren 29ra arte egongo da ikusgai.
Gaur, gainera,
emakumeak doan sartu daitezke Bermeoko Arrantzaleen Museora.
Bere aldetik,
Gernikako Institutoko DBH 1. mailako ikasleek, Jose Maria Gorroño, Gernikako alkateari gutun bat aurkeztu diote, herriko kaleen izenetan emakumezkoen presentzia gizonezkoena baino askoz txikiagoa dela ohartaraziz. Hori kontutan hartuta, kaleak izendatzerakoan Gernika-Lumoren
historian garrantzitsuak izan diren emakumeen izenak edo lanbide historikoak kontutan izateko eskatu diote.
Gernika B.H.I.ko ikasleak alkateari gutuna aurkezten.