Ibarrangeluarrek, zapatuan izan zuten gogoan
Matxitxakoko Batailaren 79. urteurrena. Euria ez zen oztopo izan herrikoak izan ziren
Juan Telletxea (
Bou Nabarra) eta
Domingo Urrutxua (
Bou Bizkaia) marinelen balentria eta gizatasuna gogoratzeko. Akorda auzoan egin zuten omenaldia, hain zuzen ere, Juan Telletxea
Bou Nabarrako gudaria zenaren omenezko monolitoaren inguruan.
Itsas gudariak gogoan, Ibarrangeluan. Argazkilaria: Marian Olano
Bermeon, berriz, atzo ospatu zuen Eusko Alkartasunak (EA)
Itsas Gudari eguna. Urtero legez, lore eskaintza egin zuten itsasoan. Ondoren, Nestor Basterretxearen Matxitxakoko Guda eskultura inguruan bilduta, itsas gudariei lorak eskaini zieten bertan bildutakoek. Azkenik, ekitaldi politikoa egin zuten Nestor Basterretxea aretoan. Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek eta
Eusko Alkartasunako idazkari orokor Pello Urizarrek parte hartu zuten.
itsas gudarien omenezko lore eskaintza. Argazkilaria: EA