Kultura sailak lehiaketa irekia jarri du martxan. Hortaz, udalerrian erroldatuta daudenek zein erroldatu bakoek parte hartu dezakete.
Lau urtetik hamabi urte bitarteko umeentzat antolatu dute, eta horiek bi taldetan banatu dituzte. Alde batetik, lau urtetik zortzi urtera bitartekoak epaituko dituzte, eta beste alde batetik, bederatzi urtetik hamabi urte bitarterakoak.
Ereñoko herria gaiaren inguruko marrazkiak egin beharko dituzte haurrek. Hain zuzen ere, marrazkien bitartez umeek herria nola ikusten duten azaltzea lortu gura dute udaletik.
Lanak udaletxean aurkeztu behar dira, eta horretarako azken eguna apirilaren 8a izango da.
Partaide guztientzat egongo dira sariak.
Garaian ikusgai
Ereñoko udaleko kultura sailetik adierazi dutenez, jasotako lanekin erakusketa bat osatu, eta Garaian jarriko dituzte herritarrek ikus ditzaten.
Horrez gain, talde bietako hiru marrazki irabazleak 2017ko egutegian agertuko dira.