Argazkia: Ereñoko Gerandape Kirol Kluba.
David Casillas Sotoren taldekidea izan da bigarrena, eta Euskadi Fundazioko Gotzon Martin helmugaratu da hirugarren.
Bi ordu, 56 minutu eta 32 segundutan burutu du lasterketa irabazleak. Minutu bat eta lau segundu beranduago heldu da Casillas, eta handik sei segundura zeharkatu du helmuga Martinek.
Afizionatuen mailan, Lehendakari txapelketako lehen lasterketa lehiatu dute goizean. 149 txirrindulari zeuden izena emanda, eta horietatik 47 partaidek amaitu dute lasterketa.
Txirrindulariak 10:30ean irten dira Atxoste auzotik. Txomin Arana moto gidari ereñarrak zinta moztu ostean hasi da proba.
Besteak beste, Ereño, Nabarniz, Ibarrangelu, Ea eta Ispasterko udalerrietan zehar ibili dira.
Twitterren jarraipena
Lasterketaren unean uneko informazioa jasotzeko aukera eskaini dute antolatzaileek, Twitter bidez
@Erenoko_kk kontuan
.
Antonio Soto ihesaldiaren une batean.
Argazkia: Ereñoko Gerandape Kirol Kluba.
Txomin Arana zinta mozten.
Argazkia: Ereñoko Gerandape Kirol Kluba.
(Argazkiak: Ereñoko Gerandape Kirol Kluba)