Txapeldunek 30-24 hartu zituzten mendean Kepa Albizu eta Asier Zugadi.
Halaber, hirugarren sailkatu dira Xabier Gonzalez eta Eneko Olaeta, eta Miguel Angel Loma eta Ander Mentxaka izan dira laugarrenak. 30-12 nagusitu ziren Gonzalez eta Olaeta.
Bikote irabazleak txapela eta 300 euro jaso ditu, bigarrenak bi erraketa eta 150 euro, eta hirugarrenak erraketak gordetzeko bi zorro eta 100 euro.
Atzo jokatu zuten txapelketako finala, eta, horregaz batera, baita hirugarren eta laugarren postuetarako sailkatzeko partidak ere.
24 eta 46 urte bitarteko hamasei bikotek parte hartu dute frontenis txapelketan, eta bi asteburutan lehiatu dituzte partidak.