Gernika-Lumon dira Herbeheretako 28 ikasle, San Fidel ikastolako ikasleen elkatrukerako programa europearraren baitan. Hego Herbeheretako Metameer ikastetxeko ikasleak dira, hain zuzen, Gernika-Lumon direnak. Hala, bertoko ikasleek inglesa indartu ez ezik, elkarbizitzarako balioak barneratu ditzaten du helburu elkartrukeak.
Azokan erositako produktuekin collage bat egin dute ikasleek
Programa horren berri eman dute ikastolako zuzendari Bego Zabaletak eta ingles hizkuntzako irakasle eta programaren zuzendaria den Yulia Idarragak. Azaldu dutenez, “ikasleek inglez normaltasunez komunikatzea eta modu egokian erabiltzea” du xede elkartrukerako programa horrek.
Hala, holandarrak Gernika-Lumon dauden egunetan hainbat jarduera egingo dituzte elkarrekin. Gaur bertan Gernikako azoka bisitatu dute, eta azokaren historia eta ezaugarriak ezagutzeaz gain, produktuak erosteko aukera izan dute. “Ostean, gastronomia tailerra egin dute. Berton ekoiztutako jakiekin collage bat egin dute”, Zabaletak eta Idarragak azaldu dutenez. Hain zuzen, hizkuntzak lantzeaz gain, ikasleek elkarbizitza, errespetua eta beste herrialdeetako ohiturak eta kultura ezagutzeko aukera eman gura du ikastetxearen programak. Horrez gain, jaki ekologikoak balorean jartzeko ariketa ere izan da gaur goizean egin duten tailer hori. Arratsaldean, berriz, pintxoak egiteko aukera izango dute.
Herbeheretako 28 ikasleekin batera daude San Fideleko DBH 3. mailako beste 28 ikasle. Gernika-Lumoko 28 ikasle horiek apirilaren 12tik 19ra egingo dute Herbeheretara bidaia.
Eusko Jaurlaritzak bultzatutako marko hirueleduna lantzen du San Fidelek, eta aurten ikasleen elkatrukerako programa europearrean parte hartzen ari diren ikasleak dira hezkuntza hirueleduna LHn lantzen hasi zen lehen promozioa.