Herriko historia ekonomikoaren parte dira mahai-tresnerien fabrikak: Malta, Dalia eta Idurgo. Lehenengo bien argazki bilduma jarri du Ruben Petralandak kultur etxean.
Hilda daude, baina garai batean izan zuten bizitzaren islada utzi gura izan du Ruben Petralanda gernikarrak.

Kultur etxean dag ikusgai erakusketa
Kamara eskuan,
mahai tresnerien fabrikek gaur egun erakusten dutena erretratatu du, eta
Mahai-tresneria enpresak: hilurren dagoen bizibidearen ilunantzak erakusketa jarri du kultur etxean. «Garraio enpresa txiki bat daukat, eta lantegi horiekin lan egin dut urte askoan», dio Petralandak. Garai onak ezagutu zituen, Gernika-Lumon mahai tresneria egiten zuten enpresek lan asko zutenekoak. «Barrutik ezagutu ditut, eta oroitzapen oso onak ditut», esan du.
Garai horiek, baina, atzean geratu dira, eta osteko gaibehera ere gertutik bizi izan du Petralandak. «Fabrika horiek itxi zituztenetik barrutik izan direnaren eta direnaren lekukotasuna batzeko gogoa izan dut». Horregatik hasi zen argazkiak ateratzen. Idurgo itxi eta berehala boata zuten, baina, kontaktu batzuk bitarteko, Dalia eta Malta fabriketara sartzeko aukera izan du Petralandak, eta gaur egungo errealitatea islatzen duten
200 argazki inguru ditu gordeta.
Erakusketak horietako 50 biltzen ditu.
Kontrastea
«Buruan nituen garai bateko irudiak, enpresak ondo zihoazenekoak, eta argazkiek gaur egungo dekadentzia erakusten dute. Kontraste hori jaso nahi nuen», azaldu du. «Malta eta Dalia langile askorekin ezagutu izan ditut, eta nire argazkiek justu kontrakoa erakusten dute, gainbeheraren alde gordina. Hori da, zoritxarrez, mahai tresnerien lantegien argazkia gaur egun».
Malta eta Dalia langile askorekin ezagutu izan ditut, eta nire argazkiek justu kontrakoa erakusten dute”
Barru-barrutik atera zaion proiektua dela dio gernikarrak; «nork ez du izan familiako bat edo beste mahai-tresnerien lantegiren batean beharrean?», galdegin du argazkilariak. Gainera, kuberterekin izan duen
harremanak kutsu pertsonala duela azaldu du: «Haientzako lan egin dut hainbaat urtetan, eta fabrika horien txoko guztiak ezagutzen nituen». Orain, argazkiak ikusterakoan, atzera begiratzen du, eta sasoi batean Dalia eta Maltako txoko guzti horiek zuten bizitasuna datorkio burura.
Historia ekonomikoa
Gernika-Lumoren
historia ekonomikoaren parte izan dira Malta, Dalia eta Idurgo. Petralandaren esanetan, «Industria garapena mahai tresnerien fabrikekin heldu zen Gernika-Lumora, eta, nire ustez, jendeak ezagutu beharko luke enpresa horiek Gernika-Lumon izan duten garrantzia». Historiaren parte hori ezagutzera ematearen garrantzia azpimarratu du Petralandak; «izan ere, nire ustetan belaunaldi berriek ez dute ezagutzen». Hala, bere erakusketak
historia hori bizirik mantentzen lagun dezakeela uste du; «asmoa hori da, behintzat».
zenbait argazkiri kolorea eman diet, dagoeneko hilda dauden zenbait gauzari bizia emateko”
50 argazki eta gehienak zuri beltzean edo sepian. Kolorea duten argazki gutxi biltzen ditu erakusketak. Zuri beltzak historiaren alde tristea nabarmentzen du, baina gaur egun ikuslearen begirada kolorean dela dio argazkilariak. «Horregatik, zenbait argazkiri kolorea eman diet, leku horien kolorea nabarmendu nahi izan dut dagoeneko hilda dauden zenbait gauzari bizia emateko», azaldu du.
Gernika-Lumoko Kultur Etxean jarri duen erakusketa herritarren gustukoa izatea espero du. Martxoaren 15a arte izango da