Martxorako antolatu dute tailerra, hain zuzen ere, eta oraingoan hiru saio antolatu dituzte. Honako egunetan eskainiko dituzte ikastaroak: Martxoaren 9an, 09:30eatik 11:30eara (Gaztelekuan); martxoaren 10ean, 18:00etatik 20:00etara (Gaztelekuan) eta martxoaren 11n, 17:00etatik 20:00etara (Gizarte eta Kultura Etxeko 2.1 gelan).
Montse Alonso bitxigintxa tailer batean
Montse Alonsoren azalpenen bitartez, parte hartzaileek eraztunak egiten ikasteko aukera izango dute tailerrean. Horretarako, baina, ezinbestekoa izango dute aldez aurretik izena ematea, plaza kopuruak mugatuak baitira.
Interesa duenak 607 609 580 telefono zenbakira deituta edota
bermeoberba@gmail.com helbide elektronikora mezu bat idatzita eman beharko du izena. Martxoaren 4a izango da izena emateko azken eguna.
Neguko lehiaketako irabazlea
Asteon egin du Berbalagunek neguko lehiaketan parte hartu dutenen arteko zozketa. 83 lagunek parte hartu dute, eta Biotza Lartitegik jasoko du oraingoan Errigoraren oliba olioa sari modura.
Martxoaren 17an jasoko du Lartitegik saria, 18:00etatik aurrera, Gizarte eta Kultura Etxean. Izan ere, egun horretan, Berbalagunek opor aurreko topaketa egingo du.