Sukaldaritza ikastaroa antolatu du Eguzki Begira elkarteak
Busturiko Udalaren laguntza eduki du Eguzki Begira elkarte gastronomikoak sukaldaritza ikastaroa antolatzeko, Busturian bertan.Zortzi eguneko ikastaroa izango da, eta zapatuak dira guztiak. Honako egunetan eskainiko dute ikastaroa: martxoaren 5ean, 12a...
Zortzi eguneko ikastaroa izango da, eta zapatuak dira guztiak. Honako egunetan eskainiko dute ikastaroa: martxoaren 5ean, 12an, 19an eta apirilaren 2an, 9an, 16an, 23an eta 30ean. Ikastaroa elkarteak Axpen duen egoitzan eskainiko da.
Tokiak mugatuak dira, gehienez, 12 lagunentzako lekua egongo da. Ikastaroan parte hartu gura duten horiek bihar dute izena emateko azken eguna; Altamira auzoko liburutegian eman behar da izena.