Etenaldi “nahiko luze” baten ostean, martxan da berriro ere Euskara Aholku Batzordea. Atzo bildu ziren lehenengoz, eta 30 lagun inguruk egin zuten bat Bermeoko Euskara Sailak egindako deialdiagaz. Herriko hainbat elkarteko kideak, zenbait talde politikoetakoak, Osakidetzako ordezkariak, udal ordezkari eta teknikariak eta ikastetxeetako eta guraso elkarteetako ordezkariak izan ziren, bertaratutakoen artean; bai eta gaiarekiko interesa duten herritar euskaltzaleak ere.
Euskara Aholku Batzordeko kideak proposamenak aztertzen
Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuan batuta, bi ordu eman zituzten euskararen egoera aztertzen, eta aurrera begira eman beharreko pausoak zehazten. Hala, Bermeoko Udalaren Euskara Sailak prestatutako
Geuk eus kanpaina erraldoiaren berri izan zuten parte hartzaileek, eta proposamenak egiteko aukera ere izan zuten.
Geuk eus kanpainaren bitartez, herritarrak euskararen erabileraz sentsibilizatu gura dira, eta hainbat dira horren baitan egitekoak diren ekintzak. Horiek guztiak, baina, prestatzen dabiltza oraindik, eta apirilerako aurreikusten dute horien guztien berri ematea.
Atzoko Euskara Aholku Batzordean adostutakoaren arabera, urtean 3 edo 4 aldiz batuko da Batzordea. Hurrengo hitzordua oraindik ez dute zehaztu, baina apirilean izan liteke.
Euskara Aholku Batzordeko kideak proposamenak aztertzen
Euskara Aholku Batzordeko kideak proposamenak aztertzen