Gaur goizean banatu dituzte sariak, Brasil tabernaren aurrean. Izan ere, taberna horrek hartu du lehenengo saria. Bost izan dira, guztira, saridunak: Brasil, Arima, Omgo Txiki, Legoie eta Lagun Etxea tabernak, hain zuzen.
Brasil tabernak hartu du inauterietako lehen saria
Jai arloko zinegotzi Iñigo Magunagoikoetxeak azaldu duenez, tabernarien eta jai batzordearen arteko elkarlanetik sortu den ekimena da. “Ostalariek beraien tabernak atondu zituzten inauteri barikuan, eta, euren ekimenez, photocall-a jarri zuten, gero, mozorro aragzkirik onena saritzeko”, aipaatu du zinegotziak. Inauteri barikuari bultzada eman gura diote tabernariek, eta horretan lagundu gura du Gernika-Lumoko Udalak ere. “Horregatik, poztu egin gaitu sariak Gernikako gune ezberdinetako tabernak hartu izana, eta ahalegina egingo dugu inauterietako ekimenak herri osora zabaltzeko”.