Gernikan ere bidea egiten
Eskola Bidea diseinatzeko lanean dira herriko ikastetxeak, gurasoak eta ikasleak; ekainean proba pilotua egingo dute, eta 2016-2017 ikasturtean eskola bidea erabilgarri izatea da asmoa.
Proiektu honen garapenarekin, eskola umeek herrian bere lekua izango dute”Bestalde, LHko ikasleekin eskola bidea egingo dute, eta, gero, gelan eztabaidatuko dute ikasleek eurek bidea egitean identifikatu dituzten arrisku eta arazoei buruz. «Informazio guzti hori batuta, dokumentazio nahikoa izango dugu eskola biderik egokiena zein izan daitekeen zehazteko», esan du Elgezabalek. Herritarren laguntza Herriko puntu ezberdinetatik zazpi ikastetxeetara helduko den bidea diseinatzerako orduan, batzordeko kideek ez ezik, edozein herritarrek ere parte har dezakeela zehaztu dute bultzatzaileek. «Herritar denak daude gonbidatuta prozesuan parte hartzera edota batzordean lan egitera; eskola bidea diseinatzeko, lanerako zein ekarpenak egiteko» . Diagnostikoaren fase horretan, Ortzadar enpresaren laguntza dute gernikarrek. Aholkularitza lana egingo du enpresa horrek, baina bidea nolakoa izango den erabiltzileek erabakiko dutela zehaztu du Elgezabalek. 2016-2017 ikasturterako prest izan gura dute eskola bidea. Horretarako, ekaina aldera proba pilotua egingo dutela zehaztu du Elgezabalek. «Diseinatuko dugun bide hori ikasleek nola egiten duten ikusiko dugu proba pilotuan, ezer zuzendu behar bada zuzentzeko».
Hasieran monitoreak izango dira; ikasleek zein gurasoek konfiantza hartzea da asmoa”Hala, irailetik aurrera eskola bidea erabilgarri izango dela aurreikusi dute bultzatzaileek, eta bide hori erabiltzera animatu gura dituzte bai ikasle zein gurasoak. «Hasieran monitoreak izango dira, umeei bidea egiten laguntzeko. Horrela, bai ikasleek zein gurasoek konfiantza hartzea da asmoa». Era berean, herritar denek proiektuarekin kontzientzia hartzea gura dute Eskola Bidean lanan ari direnek: «Herritarrek, merkatariek, ostalariek eta auto gidariek kontuan har dezaten ordutegi zehatz batzuetan herrian haurrak ibiliko direla eskola bidea egiten».