Asteburuan eguraldiak ez du kaletik ibiltzeko aukera handirik eman. Hori dela eta, zenbait ume eta eurek gurasoek Euskadiko Biodibertsitate Zentroak eskainitako tailerretan aurkitu dute orduren batzuk aterpean pasatzeko aukera. Hala, zapatuan txori txikientzako janlekuak egiten aritu ziren umeak; hala nola, txontentzako, amilotxentzako, kaskabeltzentzako, txolarreentzako… Domekan, bestalde, kortxozko itsasontziak egin zituzten umeek.
Kortxozko itsasontziak