Gaur aurkeztu dute BBK Sariketaren XXIV. edizioa. Bihar hasiko da, eta martxoaren 18an jonatuko da final handia, Bilboko Kafe Antzokian. Tartean, baina, lau kanporaketa izango ditu, eta bi finalaurreko. Horietako bat Arratzun jokatuko da, martxoaren 2an.
Bertsolari gazteen sariketaren aurkezpena gaur egin dute
Guztira 48 bertsolari gazte ariko dira bertsotan kanporaketa honetan. Seina bertsolarik osatutako zortzi talde egin dituzte, eta lehenengo kanporaketan –bihar– neurtuko da Busturialdeko taldea. Arratiako bertsolariak izango dituzte aurrez aurre, Igorreko Kultur Etxean, 11:30ean, jokatuko den lehen kanporaketan. Taldeak sortzerako orduan adina ere kontuan izan dute; beraz, zortzi talde horiek bi multzotan banatuko dituzte: 18 urtetik beherako bertsolariak, batetik; eta 24 urtera artekoak, bestetik.
BBK Salan egin dute sarietaren aurkezpen ofiziala, gaur goizean. bertan izan dira Ixone Zubieta BBKko Gizarte Kultura arduraduna; Ione Narbaiza, Bizkaiko Bertsozale Elkartekoa; Juanjo Respaldiza, Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bertsolaritza arduraduna eta Jone Uria, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalistarik gazteena.