Eusko Jaurlaritzaren eta Kontsumobide kontsumoko euskal institutuaren eskutik, kontsumo arloko prestakuntza hartuko dute Nabarnizko adinekoek. Hain zuzen, hitzaldi bat eta tailer bat egingo dituzte herri horretan, datorren asteko martitzenean eta eguenean.
Gizarte lokalean izango dira hitzordu biak. Otsailaren 23an berbaldia emango du Maddalen Rivas kontsumo arloko teknikariak. Hain justu, elektrizitateaz eta gasaz ariko da Rivas. Tailerra, bestalde, otsailaren 25ean izango da. Kasu horretan, adinekoen segurtasuna landuko dute nabarniztarrek, Lara Amezaga kontsumo hezitzaileari esker.
Hitzordu biak 19:00etan izango dira, esan bezala, gizarte lokalean.
Nabarnizko ikuspegia