Domekan egin zuten IX. Demikuko mendi martxa. Eguraldia ez dute oraingoan lagun izan, eta aurten parte hartzaile gutxiago izan direla azaldu dute antolatzaileek. 200 ibiltari inguru batu ziren Demikuko baselizan; 180 lagunek egin zuten martxa luzea, eta 25ek, berriz laburra. Ohikoena 300 ibiltaritik gora batzea izaten dela diote antolatzaileek, hala ere, bertaratu zirenak “umore onagaz eta pozik” egin zuten martxa.
Bi ibiltari martxa egiten
Nabarmendu dutenez, inoiz baino bermeotar gehiagok egin dute aurten Demikuko mendi martxa, “eta ohiko beteranoek ez dute hutsik egin, eta urteroko hitzordura agertu ziren”.
Bermeoko Udala eskertu gura izan dute Artza frontoia igiri eta parte hartzaileei dutxatzeko aukera emateagatik: “euren laguntza barik, zerbitzu hori ematea ezinezkoa izango litzateke eta kanpotik datozen ibiltarientzako lagungarria da”.
Parte hartzaileetako batzuk, martxa amaituta