Amunategi errekaren leheneratze ekologikoa izeneko proiektuaren baitan, Lurgaia Fundazioak beste boluntariotza jardunaldi bat egin zuen domekan. Eguraldi txarra izan zuten, eta oraingoan boluntario gutxi batu direla aipatu dute Lurgaiatik; 15 lagun, hain zuzen ere.
Boluntarioak azalpenak entzuten
Lehenik eta behin, proiektuaren helburuak azalduko zizkieten boluntarioei. Gero, leheneratze-bidean dagoen eremuaren inguru-kalitatea hobetzeko hainbat jarduera egin zituzten: batez ere, bertako zuhaitz eta zuhaixkak aldatu zituzten, inguruan presente diren espezie inbaditzaileak kendu zituzten, eta pinu eta eukaliptu ale bakan batzuei azala kentzeko aukera izan zuten, zutik hil daitezen.
Boluntarioak lanean